XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

!Iñaki, entzun, arren, eigozu!.

Euzkadi, ene Aberri maite onen mendi garayen gallurretatik jaurrtitako oyurik alaitsuenak, lasterka jasoan itxasoetan zearr edaturik bere ulu anaikorra, itzarrtu beikez biribilketa gozuan Aberritik urrunian, ludi zoko eta lekaroetan bizi diran euzko-anai gustien biotzak.

Itzarrtu beikez ene asabaen eskubide ta odolaren dearr anaikorrak Patagonia`ko errtzetik Alaska muturr bitarrtian diranak, Mikronesia, Polinesia ta Polipiñazko ugarrtietan bizi diranak.

Japon, Txiña ta Indostanekuak, Aprika ta Australia`ko eremuetan dagozanak.

Nun nai bizi zarenok.

¡Gora biotzak! Gora biotzak, eta euzko-enda zarr onen abesti gozo eta otoirik samurrenak bat-batian ludi alde danetatik jagita, batun beitez gaurr goyetan, Iñaki geure Zaindari ospetsuaren oñetan.

Entzun daitela goyetan bere enda gaxo onen yoranezko negarra, yoranezko dearra.

Espetxietan doguzan anaya errugean naibagezko zotiña, ama errukarrien naigabea, neskatil garbijen antsi laztana.

¡Gu, ezgara errudun Jauna! Zuk emonak dira gure Aberrija ta gure izatea.

Zeuri bakarr-bakarrik deutsugu zor gusti-gustija.

Zeuk ezarri zeuskuzun ene biotzetan gurasoak ganako maitetasuna baita aren izkuntza, eskubide eta ziñiste kistarra maite izaten, eta bide orretan naidogu jarraitu.

Il lenago aren aurrka jagi baño.

Ondatu beike gusti-gustija lenago, agintari dogun atzerri ziñisgepean, ziñisge biurrtu baño.

Jauna azke izateko egin genduzuzan ta ez jopu izateko.

¡Birrindu egizuz ba, gure estuntzak Jauna! " Iñaki, entzun, arren, eiguzu ta gure opea artu ".

Errenteria`tarr Gergori.